argia

Saldu

ZERGATIK SALDU EDO EROSI ARGIAREN AZOKAN? Hona hainbat arrazoi.

Mila esker zure gaiak saltzeko AZOKA erabiltzeagatik. Bi modu hauek dituzu interneteko denda honetan saltzeko:

 

AZOKA ERAKUSLEIHO IZATEAZ GAIN BEZEROEKIN HARREMANA ARGIA-K BIDERATZEA: %25EKO KOMISIOA KOBRATUKO DU ARGIAK

- ARGIArekin harremanetan jarri: deitu (0034) 943 37 15 45 zenbakira edo idatzi azoka@argia.eus helbidera.

- Hortik aurrera, ARGIA arduratuko da salgaia internetera igotzeaz, eta bezeroei kobratu eta produktua bidaltzeaz.

- Hilabete bakoitzaren hasieran, AZOKAk saldutako zure produktuen ordainketa egingo dizu. Saldutako produktuen zenbatekoaren %30a kobratuko dizu ARGIAk, banatzaile zerbitzuagatik.
 

 

AZOKA ERAKUSLEIHO IZAN ETA BEZEROEKIN HARREMANA ZEUK ZUZENEAN BIDERATZEA: %15EKO KOMISIOA KOBRATUKO DU ARGIAK

- Zure salgaiaren argazkia eta informazio osoa bete "produktu bat saldu" atalean.

- Herritarren batek zure salgaia aukeratzen duenean "erosi" sakatuta, email bat jasoko duzu bezero horren eskaeraren berri emanez, eta berarekin harremanetan jartzeko datu guztiekin. Eta bezeroak beste email bat jasoko du, zurekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eta emaila adieraziko diona.

- Hortik aurrerako harreman osoa zure eta bezeroaren artekoa izango da: ordainketa egiteko moduak, bidalketa... ARGIA ez da harreman horretan gerta daitezkeen gorabeherez kargu egiten.

- Hilabete bakoitzaren hasieran, ARGIAk faktura bidaliko dizu, AZOKAtik jasotako eskaeren kopurua adierazten duena. Eskatutako produktu horien prezioaren %15a kobratuko dizu ARGIAk, erakusleiho zerbitzuagatik.

- BERAZ: AZOKAtik iritsi zaizun eskaria, edozein motibogatik, ez bada salmenta gauzatzera iritsi, jakinarazi azoka@argia.eus emailera idatzita, hilabete bukaera baino lehen, bestela kobratu egingo zaizu eta.

DENAK IRABAZTEN ATERATZEN GAREN HARREMANAK MAITE DITUGU. URTE ASKOAN!