argia

ARGIA jendeari eman

Mila esker zure gaiak ARGIA-Jendeari emateagatik.

Nahi duzuna eta nahi duzun kopuruan eman diezaiokezu ARGIA-Jendeari. Bueltan ez duzu dirurik ez beste gauza materialik jasoko. Esker ona, eta bizipoza, komunitateak eusten duela komunitatea sentitzea. Izan ere, ARGIA-Jendearen arteko harremanak indartzeko eta merkatuaren logikatik kanpoko ekonomia sustatzeko modua da eman eta hartzea. Harreman komunitarioa praktikan jartzeko modu bat.

 

Nola joango da harremana?

ARGIAk ez du inolako etekin ekonomikorik ateratzen ARGIA-Jendearen arteko eman eta hartutik. Azokaren bidez ARGIA-Jendea elkarrekin harremanetan jartzen da: norbaitek zuk eskaintzen duzuna aukeratzen duenean, zuk email bat jasoko duzu ARGIA-Jende horren datuekin. Hortik aurrera, zuen artekoa izango da harreman guztia, zuen artean adostuko duzue nola jaso ematen duzuna.

Hau da irizpide nagusia: hartu nahi duenak pasa behar du produktuaren bila, edo bidalketa gasturik badago, hartzen duenak ordainduko du.

DENAK IRABAZTEN ATERATZEN GAREN HARREMANAK MAITE DITUGU. URTE ASKOAN!